1. jarduera: sortu ikasgaia
Ikasgaia Moodle-ren jarduera-modulu estandarretako bat da. Azken bertsioetan hobekuntza handiak izan ditu eta oso tresna erabilgarria izan daiteke ikasleei informazio berria aurkezteko. Ikasgaiak hainbat orri izan ditzake eta horietako bakoitzaren amaieran galdera bat gainera daiteke, aurkeztutako informazio berriaren gainean hausnarketa bultzatzeko. Nabigazio-modu ezberdinak onartzen ditu eta ikasleak emandako erantzunaren araberako ibilbidea diseina daiteke.
Hona hemen, beraz, lehenengo jarduera:
Sor ezazu gramatika-atal zehatz baten inguruko ikasgaia, behean zerrendatzen diren ezaugarriak jasota
Ikasgaiaren ezaugarriak:
- Ez da praktikako ikasgaia izango
- Ikaslearen berrikusketa baimenduko da
- Ezker aldeko menua erakutsiko da
- Gainerako ezarpenak zeuk aukeratu
Ikasgaiaren egitura:
- Sarrera
- Lehen atala (eduki-orria)
- Lehen galdera (galdera-orria: nahi duzuen galdera-mota aukeratu)
- Bigarren atala (eduki-orria)
- Bigarren galdera (galdera-orria: nahi duzuen galdera-mota aukeratu)
- Nahi beste luzatu