2.3 jarduera: sortu lehen mezua

Askotan datu gutxi izanda komunikatzen gara. On-line eremuetan kudeatzen dugun informazioa bestelakoa izaten da eta ez gaude ohituta horrela aritzera. Horrek areagotu egiten ditu gure ezinegon eta kezkak.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Sor ezazu foro batera bidaltzeko mezu bat beheko testuinguru eta eginkizuna kontuan hartuta

 

Testuingurua:

  • Duela hiru egun agindu diezu ikasleei hainbat lan egiteko eta horretarako zazpi eguneko epea eskaini diezu. Hiru egun igaro dira eta oraindik ere inork ez du ezer egin eta ezta esan ere. Ez dakizu egitekoa ulertu duten, lanpetuta dabiltzan ala ezinean ari diren. 

Mezuaren funtzioa eta ezaugarriak:

  • Bidali mezu bat forora eta idatzi bertan ikasleei bidaliko zeniekeen mezua.