12. jarduera: portfolioa diseinatzen

Jarduera honetan portfolioaren diseinuaz arituko gara. Asko dira ikastaro honetan ikusi eta aztertu ditugun tresnak. Horiek baliatuz sortzen dira Mahara-n portfolioak eta horiek erabiliko ditugu geuk ere gure ustezko ikasleentzat portfolioa sortzeko.

Hipotesiak egingo ditugu, jakina, ikasleak zer eta nola erabiliko duen ez dugulako guk erabakiko baina hala ere suposatu egingo dugu ikasleentzako proposamen bat egin behar dugula.

Hona hemen, beraz, hamabigarren jarduera:

Sor ezazu ikasle baten porfolio-eredua

Horretarako, erantzun ondorengo galderei:

  1. Zenbat orri izango ditu gure ikasleen portfolioak?
  2. Zertarako izango da orri bakoitza?
  3. Zein tresna erabiliko dute orri bakoitzean?
  4. Nola eta norekin partekatuko ditu orriok?
  5. Bildumarik izango al da?
  6. (...)