11. jarduera: portfolioa aztertzen

Jarduera honetan Alex Ziordia izeneko ikaslearen portfolioa (Nire euskara protfolioa) aztertuko dugu. Helburua da Alexek bere portfolioa egiteko erabili dituen tresnak identifikatzea eta tresnak nola erabili dituen aztertzea.

Hona hemen, beraz, hamaikagarren jarduera:

Azter ezazu Alex Ziordiaren porfolioa

Horretarako, atalez atal aztertuko duzue portfolioa eta atal bakoitzean zein tresna erabili duen adierazi ondoren, arrazoitu egin beharko duzue tresna horren erabilera eta, zenbait kasutan, erabilitakoaren ordez zuek zein erabiliko zenuketen esango.

Hemen duzue Alex Ziordiaren portfolioa. Portfolioak lau orri ditu. Azter ezazu bakoitza eta ondorengoei erreparatu:

1. Zein funtzio betetzen du orri bakoitzak (horretarako, hartu oinarri Portfolioen erabilerak atala)

2. Zein tresna erabili du orri bakoitzean. Zertarako erabili du orri bakoitzeko tresna bakoitza.

3. Beste zein tresna erabil zezazkeen helburu bera lortzeko.