10. jarduera: esportatuz

Jarduera honetan Moodle eta Mahara-ren arteko lotura aztertuko dugu. Integratuta daudela esaten dugunean, Moodle-n egindako hainbat lan zuzenean Mahara-ko gure portfoliora ekar ditzakegula adierazi nahi dugu. Horrela dena delakoagatik Moodle-n sortutako mezu bat, zeregin bat... gure portfoliora ekarri nahi badugu, esportatu baino ez dugu egin beharko eta egunkari berri gisa ekarriko du sistemak.

Hona hemen, beraz, hamargarren jarduera:

Esporta ezazu zeure portfoliora zeregin edo foro batean egin duzun lana