2.4 jarduera: nire bloga

Moodle-ren blog-sistema ez da, jakina, blogak sortzeko propio diseinatutako aplikazioak (iworpress, adibidez) bezain potentea baina erabilera handia izan dezake irakaskuntza birtualean. Moodle-n blogak erabiltzailea du oinarri, hau da, erabiltzaile bakoitzak du bere bloga. Blog-sarrera idaztean, erabiltzaileak aukeratu behar du nork ikusiko duen: mundu osoak, guneko erabiltzaileek edo norberak bakarrik (zirriborro gisa gordeko da). Sarrera bakoitzari etiketak ezarri ahal zaizkio. Gainera, ikastaro jakin bati lotu ahal zaio eta horrela blog horretan ikastaroko partaide guztiek idatz dezakete.

Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:

Idatz ezazu blog-sarrera bat zure blogean