5. jarduera: egitasmoak
Jarduera honetan Mahara-k egitasmoak nola kudeatzen dituen aztertuko dugu. Egitasmoak eginkizun jakin batez edota hainbat lanez osatuta egon daitezkeen proiektuak dira. Egitasmo bakoitzeko hainbat lan edo jarduera defini daitezke eta egiteko data ezarri, eginkizunen kronograma bat diseinatuz.
Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:
Defini ezazu egitasmo bat burutzeko lan-plana
EGITASMOA
- Egitasmo-mota asko izan daitezke: artikulu baten idazketa, agindutako lan bat egitea, aurreko ikasturtearen memoria edo datorrenerako plangintza...
- Egitasmoak hiru lan izango ditu eta bakoitzak data ezberdina.