4. jarduera: Curriculum Vitaea
e-Portfolio baten ohiko funtzioa da erabiltzailearen Curriculum Vitaea osatzeko baliabideak eskaintzea. Mahara-k ere hainbat tresna ditu dokumentu horren idazketari laguntzeko. Behin eginda, erabiltzaileak aukeran izango du osorik edo zatika dokumentu hori erakustea. Hauek dira Curriculum-ak dituen zatiak: Sarrera, Hezkuntza eta lan-esperientzia, Lorpenak, Helburuak, Trebetasunak eta Interesak.
Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:
Osa ezazu zeure curriculum vitaea Mahara-n
CURRICULUM VITAEaren ATALAK
Ez dugu astirik atal hau oso-osorik betetzeko baina saia zaitez beheko ataletako batzuk betetzen (beltzean markatutakoak batez ere).
- Sarrera: informazio pertsonal laburra
- Hezkuntza eta lan-esperientzia
- Lorpenak: ziurtagiriak, argitalpenak eta partaidetza profesionalak
- Helburuak. pertsonalak, akademikoak eta profesionalak
- Trebetasunak: pertsonalak, akademikoak eta profesionalak
- Interesak