3. jarduera: bigarren ebaluazioa
Jarduera honetan lehen eta bigarren hezkuntzan ohikoak diren errekuperazio-azterketen inguruan arituko gara. Bigarren kalifikazio-kategorian bi azterketaren puntuazioak jaso behar ditu liburuak, baina baita horien errekuperazio-azterketena ere.
Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:
Sor itzazu behar dituzun elementuak bigarren ebaluazioa izeneko kategorian
BIGARREN EBALUAZIOAREN KALIFIKAZIO-ELEMENTUAK
- Bigarren azterketa. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
- Bigarren azterketako errekuperazioa. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
- Hirugarren azterketa. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
- Hirugarren azterketako errekuperazioa. Derrigor gainditu behar da (0tik 10era). Gainditzeko 5eko puntuazioa atera behar da.
Bigarren eta hirugarren azterketako noten (edo horien errekuperazioetako noten) batez bestekoa erabiliko da bigarren ebaluazioaren puntuazioa lortzeko.
FORMULA KALKULATU
- Erabil ezazu formula hau kategorian guztirakoa kalkulatzeko: =(max([[1]],[[2]])+max([[3]],[[4]]))/2
- Horretarako, kalifikazioa > ikuspegi sinplea > kalkulua (bigarren ebaluazioa guztira izeneko lerroan)
- Formulak behar bezala funtziona dezan, kalifikazio-elementu bakoitzari IDa ipini behar diozu (1, 2, 3 eta 4)
EGIAZTATU
- Egiazta ezazu elementuak egoki sortu dituzula