5.5 jarduera: osaketa

Osaketa (completion) izeneko funtzionalitatea Moodle 2.0 bertsioak ekarri duen berrikuntza nagusietako bat da. Horri esker bukatutzat eman daiteke era ofizialean ikastaro bat, bai eskuz bai automatikoki, aldez aurretik zehaztutako irizpide batzuen arabera.

 

Moodle-ren osaketa-sistemak bi atal nagusi ditu:

  • Jarduera-osaketa: aukera ematen dio irakasleari ikasleak jarduera bat noiz osatu duen erabakitzeko, horretarako hainbat baldintza zehaztuta.
  • Ikastaro-osaketa: aukera ematen dio irakasleari ikasleak ikastaro bat noiz osatu duen erabakitzeko eta horretarako zein baldintza bete behar duen zehazteko

Gainera, funtzio hau beste ikastaro batean erabil daiteke bigarrenaren osaketarako  irizpide bezala. Adibidez, bi ikastaro baditugu eta bigarrena egiteko lehenengoa osatu beharra baldin badago, ikasleak ezin izango du bigarren ikastaroa osatu lehengoa osatu ez badu.

Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:

Ezar ezazu osaketa-funtzioa hainbat jarduera-modulutan, beheko baldintzei erreparatuta

OSAKETARAKO BALDINTZAK

  • Gogoratu osaketa-funtzioa 1.5 jardueran gaitu duzula zure ikastaroan. Dena den, egiazta ezazu ondo dagoela.
  • Aukera ezazu zure ikastako zein jarduera sartuko duzun osaketaren jarraipenean.
  • Aukera itzazu jarduera horiek osatutzat emateko baldintzak: ikasleak eskuz osatutzat eman ote dezakeen ala baldintza bat bete behar ote den (jarduera ikustea edo kalifikazio jakin bat lortzea).