5.3 jarduera: kalifikazio-liburua
Moodle-ren kalifikazio-liburua oso tresna indartsua da ikasleen kalifikazioak kudeatzeko. Bi kontzeptu nagusi ditugu hemen:
- Kalifikazioak: Moodle ikastaro bateko partaideei emandako puntuazioak dira
- Kalifikazio-liburua kalifikazio horiek gordetzeko gunea da: sistemak jarduera-moduluetan ikasleek lortutako kalifikazioak bertara gehitzen ditu. Horrez gain, irakasleak ere bertan ezar ditzake kalifikazioak.
Kalifikazio-liburuan kategoriak sortu ahal ditugu eta horietako bakoitzaren barruan behar diren kalifikazio-elementuak gainera daitezke. Emandako kalifikazio guztiak hainbat moldetan kalkula daitezke.
Jarduera honek bi zeregin ditu:
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren lehen zeregina:
Sor itzazu bi kategoria zure ikastaroko kalifikazio-liburuan
KATEGORIAK
- Kategoriak lehen ebaluazioa eta bigarren ebaluazioa deituko dira
- Agregazioa (nola jokatu kalifikazioekin) batez besteko ponderatu sinplea izango da
- Kategoria bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da
- Gaintzeko kalifikazioa 5ekoa da
- Ikastaroaren denerako kalifikazioa berezkoa izango da: lortutako kalifikazioen media (edo batez besteko ponderatu sinplea)
Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren bigarren zeregina:
Gehi itzazu hainbat kalifikazio-elementu sortutako kategorietara
KALIFIKAZIO-ELEMENTUAK
- Kategoria bakoitzean bi elementu izango dira
- Hiru elementu ikastaroan zehar sortu dituzuen jarduera-moduluak izan daitezkea: laugarren saioko ikasgaia (4.3 jarduera), galdetegia (4.5 jarduera) edo SCORM eduki-paketea (4.6 jarduera)
- Laugarren elementua propio sortuko duzue kalifikazio-liburutik eta Azken lana deituko da