4.6 jarduera: SCORM
Gaur egun oso ohikoa bihurtu da ikas-materialak SCORM edo IMS moldeetan aurkeztea ikasleei. Nolabait esateko, formatu hauei esker, ikas-sekuentziak diseina ditzakegu: hainbat helburu lortzeko eduki-zerrenda bat planteatzen da eta didaktikoki horien lanketarako hurrenkera bat ezartzen da. Sarritan multimedia-baliabide asko izaten dituzte eta zenbait hezkuntza-testuingurutan oso erabiliak dira: lehen hezkuntzan, enpresa munduan...
Ikas-material horiek nork bere ordenagailuan diseinatuko ditu hainbat programa erabilita (eXeLearning edo Reload, adibidez) eta gero, esportatu ondoren, konprimitutako fitxategi gisa igo behar da plataformara eta SCORM modulua gehitu.
Gogoratu ikastaro honen helburua ez dela programa horietan trebatzea, baizik eta han eta hemen eskuratu ditugun eduki-paketeak Moodle-n erabiltzea.
Jarduera honek hiru zeregin ditu.
Hona hemen, beraz, seigarren jardueraren lehen zeregina:
Jaitsi zure ordenagailura Hainbat scorm-pakete direktorioan dauden fitxategiak
Hona hemen, beraz, seigarren jardueraren bigarren zeregina:
Sor ezazu zure ikastaroko fitxategietan scorm-paketeeak izeneko azpidirektorioa eta igo itzazu bertara lehenago jaitsi dituzun fitxategiak
Hona hemen, beraz, seigarren jardueraren hirugarren zeregina:
Gehi ezazu SCORM eduki-pakete bat zure ikastaroan