3.4 jarduera: kanpoko fitxategiak
Sarritan ikasleen esku hainbat moldetako fitxategiak utzi beharra izango dugu. Horietako batzuk fisikoki gure Moodle instalazioan izan ditzakegu (norberaren fitxategi pribatuetan, ikastaroko fitxategietan edo ikastaroan sor dezakegun direktorio batean), baina beste askotan interneteko biltegiren batean. Gaur egun, horrelako asko daude:
- Dokumentuak: scribd
- Aurkezpenak: slideshare
- Bideoak: vimeo edo youtube
Fitxategi horiek Moodle-ren etiketa, orri edo bestelako jarduera-moduluetan txerta daitezke.
Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:
Enbota ezazu kanpoko fitxategi bat lehendik sortutako etiketa batean