Helburuak
  • Plataformaren kudeaketa-baliabideak ezagutzea.
  • Plataforma kudeatzeko baliabideak aztertu eta erabiltzen ikastea.
  • Kudeaketa-baliabideek eskaintzen dituzten aukeren ondorioez jabetzea eta norberaren neurrirako erabakiak hartu ahal izatea.
Edukiak
  • Autentifikazioa: eskuz, e-postaz, datu-basea…
    Erabiltzaileak.
  • Rolak, gaitasunak eta baimenak.
  • Ikastaroak: gehitu/editatu, matrikula, berezko ezarpenak…
  • Kalifikazioak: ezarpen orokorrak, kategoriak, elementuak, helburuak, txostena.
  • Hizkuntza: ezarpenak, edizioa eta paketeak.
  • Moduluak: jarduerak, blokeak eta iragazkiak.
    Segurtasuna.
  • Itxura: itxurak aukeratu, egutegia, HTML editorea…
  • Hasiera-orria: ezarpenak, rolak, fitxategiak.
  • Zerbitzaria: e-posta, jarioak, estatistikak.
  • Txostenak: segurtasun-kopiak, ikastaroaren ikuspegi orokorra, agerraldiak, segurtasunaren ikuspegi orokorra.
Metodologia

Ikastaroan zehar alderdi teorikoa eta praktikoa uztartu nahi dira. Kudeaketa-baliabideen azterketaren ondoren, ikastaroaren amaieran parte hartzaileek ezarpen jakin batzuen arabera garatu beharko dute Moodle instalazio bat. Horretarako, funtsezkoa izango da hainbat instalaziotan egingo den praktika eta horri buruzko gogoeta.