Moodle-ren erabilera ikaragarri handitu da. Hezkuntza-esparru guztietan ez ezik hainbat eta hainbat enpresa eremutan ere ari da erabiltzen ikasteko ingurune birtual hau. Moodle-k oinarrian duen ikuspegi soziokonstruktibista kontuan hartuta, Moodle-ren beraren helburua ikas-prozesua garatzea da. Baina askotan ahaztu egiten zaigu itxurak ere berebiziko garrantzia duela zeregin horretan: ondo eta garbi adierazitako ikas-jarduerek ikas-helburuak lortzea ahalbidetu dezakete, itxura atsegina duen ikastaroak errazago erakarriko ditu ikasleak... Izan ere, itxura txukuna eduki txukunaren jantzia da.
Ikastaro honetan Moodle-ren itxura hobetzeko hainbat diseinu-trikimailu eskainiko ditugu, beti ere ikas-helburuak lortzera bideratuak. Ikasteko ingurune birtualen diseinurako irizpide nagusiak aztertu eta gero, jarduera didaktikoen itxura hobetzeko aribideak aztertu eta praktikan jarriko dira.
Ikastaroa Moodle erabiltzen duten irakasleei zuzenduta dago
Irakasleak
- Abel Camacho
Euskal Filologian lizentziatua. Santurtziko Udal Euskaltegiko irakaslea. UEUkidea.
- Pedro Lonbide
Psikopedagogian lizentziatua. Santurtziko Udal Euskaltegiko zuzendaria.
Helburuak
- Ikasteko inguru birtualen diseinu orokorraz hausnarketa egitea.
- Itxuraren funtzioa aztertu eta itxura eta edukia lotzea.
- Moodle-k eskaintzen dituen tresnak itxuraren zerbitzura jartzea.
Edukiak
- Ikastaroaren hasiera-orria hobetzeko aribideak.
- Ikastaroaren gaiak edo atalak hobetzeko aribideak.
- Hainbat baliabide eta jarduera-moduluren diseinua hobetzeko aribideak (orria, galdetegia, zeregina eta ikasgaia).
Metodologia
Sarrera labur baten ondoren, itxurari gehiegi begiratu gabe diseinatutako ikastaro arrunt baten analisia egingo dugu. Gero ikastaro horri hainbat moldaketa egiteko moduak aztertuko ditugu, eta azkenik, ikasleek ikastaroa berregin beharko dute, itxuraren aldagaiari jarraiki. Moldaketa hori egiteko erabiliko diren irizpideak ikastaroan zehar aztertu eta adostuko dira partaideekin.
Nori zuzendua
Dagoeneko Moodle-ren erabileran eskarmentua duten irakasleak.
- Tutorea: Abel Camacho
- Tutorea: Pedro Lonbide