BlokeakRSS delakoa jarioa XML lengoaiaren familiako fitxategi formatu bat da, bereziki edukiak sarritan eguneratzen dituzten web gune eta blogentzat prestatuta dagoena. RSS-ei esker (euskaraz jario hitzaren erabilera ari da nagusitzen) informazio horiek oso azkar banatu eta konparti daitezke. RSS moldeko fitxategiak irakurtzen dituzten programei jario-irakurgailu edo agregatzaile izena ematen zaie.

Moodle-k bi funtziotarako sor ditzake jarioak:
  • Ikastarotik informazioa zabaltzeko: foro batera bidaltzen diren mezuak, adibidez, molde horretan banatu daitezke. Hori da, hain zuzen, 1.4 jardueran eskatzen zaizuen kontuetako bat.
  • Ikastarora kanpoko informazioa ekartzeko: zenbaitetan aberasgarria izan daiteke ikasgai jakin bati buruz han eta hemen esaten direnak ikastaroan txertatzea. Hau Urrutiko RSS kanalak blokeari esker egin dezakegu.
Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:



ariketaZoazte praktiketako ikastarora eta gainera ezazue Urrutiko RSS jarioak izeneko bloke bat, beheko ezaugarriak dituena



Hona hemen blokearen ezaugarriak:
  • Blokean lau albiste azalduko dira gehienez eta artikuluen izenburua baino ez da azalduko. Ez da jarioaren irudia azalduko.
Horretarako, jarraitu argibide hauei:
  1. Ikastaroaren orri nagusira joan.
  2. Edizioa aktibatu.
  3. Blokeen menua erabiliz, "Urrutiko RSS kanalak" gehitu
  4. Blokea azalduko da eta horretako Editatu ikonoan klik egin
  5. Urrutiko RSS kanalak blokea ezartzen leihoan bi fitxa ditugu. Lehenean, Blokea konfiguratu izenekoan, lehendik gunean ditugun jarioetako bat aukeratzeko modua dugu. Bigarrenean Nire kanal guztiak kudeatu ahal dira. Bertan beste jarioen URLa gainera dezakegu eta gero lehenbiziko fitxan aukeratu.
OHARRA
  • URLa esaten dugunean, web gune baten interneteko helbideaz ari gara. Honela, Udako Euskal Unibertsitatearen web gunearen URLa ondokoa da: http://www.ueu.org. Hala ere, web gune horren jarioaren URLa bestelakoa da: http://www.ueu.org/rss/berriak
  • Nondik lortu behar genuke helbide hori? Bada, ondoko ikono hauetako bat ikusten dugunean, bertan sakatu eta agertuko zaigu: rss edo xml baina baita beste hau ere: rss_icon
Dokumentazioa:
Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko irailaren 14(e)an, 13:17(e)an