Bigarren saioaEsan eta esan ari gara ordena oso garrantzizkoa dela eremu birtualetan ari garenean. Momentuz ez dugu fitxategi asko ikastaroko fitxategien eremuan (ikus Kudeaketa / Fitxategiak), baina benetan arituko bagina, lehenengo hamabostaldirako fitxategi pila izango genuke hor.

Jarduera honek ere bi zeregin ditu.


Hona hemen, beraz, bosgarren jardueraren lehen zeregina:



AriketaPraktiketako ikastarora joango zarete eta fitxategien eremuan direktorio bana sortuko duzue. Nahi duzuen izena ipiniko diozue karpeta berriari, eta hori egindakoan 2.4 jarduera burutzeko igotako fitxategiak direktorio horretara mugituko dituzue.



Horretarako, Kudeaketa blokeko Fitxategiak klikatu eta Direktorio bat sortu botoia sakatu behar duzue (gogoratu nahi duzuen izena ipini behar diozuela). Hori egindakoan, igotako bi fitxategiak aukeratu (izenaren aurrean dagoen laukian klik egin) eta ezkerraldean, behean, dagoen Aukeratutako fitxategiak fitxa zabaldu eta Beste karpeta batera mugitu aukeratu.

Ondo da! Ordena pixka bat ipini dugu fitxategien eremuan, baina konturatu berri gara arazotxo batez: laugarren jardueran igotako fitxategietarako estekak orain ez dabiltza, lekuz aldatu ditugu-eta.

Hona hemen, beraz, bosgarren jardueraren bigarren zeregina:



AriketaKonpon itzazue apurtutako estekak




Horretarako, kontuan har itzazue saio honetako hirugarren eta laugarren jardueran eskaini ditugun argibideak.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko irailaren 14(e)an, 13:17(e)an