Bigarren saioa
Moodle-k lehendik genituen edukiak ikastaro berrira ekartzeko modu erreza ematen du. Guk ordenagailuan gordeta ditugun bi fitxategi ipini nahi ditugu oraingoan ikasleen esku.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:



Ariketa
Aldez aldetik gordeta ditugun bi fitxategi igoko ditugu praktiketako ikastarora eta gure koadroan horietarako esteka jarriko dugu.




Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.

Baliabidea gehitu izenekoan Fitxategi edo web gune batera lotu aukeratu eta izena eta laburpena idatzitakoan, Aukeratu edo igo fitxategi bat klikatu eta ikastaroko fitxategien eremura sartuko zarete. Hor, Fitxategia igo sakatuta, Arakatu aukeratuko duzue, eta zuen disko gogorreko fitxategia bilatu eta Fitxategi hau igo sakatu.

Fitxategia igotakoan, aukeratu botoia sakatu. Horren ostean bi aukera izango ditugu: leiho berean zabaltzea edo leiho berrian. Aukera egindakoan, aldaketak gordeko dituzue.

Eragiketa hau bi aldiz burutuko duzue. Moodle-k era askotako fitxategiak igotzea onartzen du: doc modukoak, datu-baseak, kalkulu-orriak, bideoak, MP3-ak... Saiatu, horregatik, mota ezberdinetakoak igotzen.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko irailaren 14(e)an, 13:17(e)an