Bigarren saioa
On-line eman beharko dugun ikastaro horretarako dokumentazioa behar dugu. Mota askotakoa izan daiteke, baina badira Interneten oso gune interesgarriak eta horietako batzuk gure ikasleen esku utzi nahi ditugu.


Hona hemen, beraz, bigarren jarduera:


Ariketa
Zoazte zuen koadrora eta kanpoko bi web gunetarako estekak ezarriko dituzue. Bata, ikastaroaren barruan zabalduko da, eta bestea, leiho berrian.



Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.

Baliabidea gehitu izenekoan Fitxategi edo web gune batera lotu aukeratu eta izena eta laburpena idatzitakoan, Kokagunea izeneko atalean URL helbidea idatzi beharko duzue. Moodle-k aukera ematen du Google bilatzailea ere erabiltzeko interfaz beretik, Bilatu web-orri bat botoia sakatuta.

Horren ostean, Leihoa botoian bi aukera izango ditugu: leiho berean zabaltzea edo leiho berrian. Aukera egindakoan, aldaketak gordeko dituzue.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: Wednesday, 2011(e)ko Septemberren 14(e)an, 13:17(e)tan