Lehen saioa
Komunikazioa eta elkarreraginaren garrantziaz ari garelarik, ezin ahaztu ikaskuntza presentzialaren espazio muga bakarrik apurtzen duen on-line baliabidea: txata. Txat-saioek une jakin batean elkarrekin aritzea ahalbidetzen dute.

Moodle-k horretarako aukera ere ematen du eta ezartzean aukeratu egin beharko dira hainbat ezaugarri: unea, maiztasuna, aurreko saioak zenbat denboraz gordetzen diren eta aurreko txostenak noren esku uzten diren.

Hona hemen, beraz, bosgarren jarduera:


Ariketa
Nork bere koadroan txat-gela izeneko modulua gaineratuko du, behean zerrendatutako ezaugarriak betez



Txat-gelaren ezaugarriak
  • Izena: zuen ikastaroko gai edo eduki bat izango da
  • Sarrera: txat-saioaren helburua zehaztuko duzue hor
  • Nahi duzuen eguna eta ordua zehaztu
  • Txat-saioa ez da berriro errepikatuko
  • Izango den saio horren txostena 60 egunez gordeko du sistemak
  • Txosten hori irakasleak baino ez du ikusiko
Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.

Jarduera gehitu sakatu eta Txat-gela aukeratu. Hortik aurrera, agertuko zaizuen interfazean gorago emandako baldintzak aukeratu beharko dituzue.

Jarduera honen helburua zuen ustezko ikastaro horretan txat-saioak nola erabiliko ditugun zehazten hastea da nahiz eta oraindik erabilera didaktikoan sartu ez.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: asteazkena, 2011(e)ko irailaren 14(a)n, 13:17(e)tan