Moodle-ren Oinarrizko Kontzeptuak


Plataforma telematiko honen oinarrrizko kontzeptuak jaso nahi izan ditugu glosategi honetan.
Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

Orria:  1  2  (Hurrengoa)
  GUZTIAK

B

Baliabidea

Baliabideak edukiak dira: irakasleak ikasleei eman nahi dien informazioa. Aldez aurretik prestatutako materialak izan daitezke eta ikastaroan zehar zerbitzarira igotakoak: Moodle-n bertan editatutako orriak, edo ikastaroan agertuko diren kanpoko web-orriak.

Ondokoak dira: testu-orria, HTML testua, wikia, web gune baterako lotura, direktorioa eta fitxategiak erakutsi...


Blokea

Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu edo ezaba daitezke, beste zutabera eraman, gora edo behara aldatu. Horretarako, edizioa aktibatuta egon behar da.

Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hauek gzutiak Moodle-ren bertsio estandarrean sartuta daude baina badira estandarrak ez diren bloke-kopuru bat, nahi izanez gero, administratzaileak gainera dezakeena.

Hona hemen bloke estandarren zerrenda:

  • Jarduerak
  • Kudeaketa
  • Egutegia
  • Ikastaroak
  • Ikastaroaren/Gunearen deskribapena
  • HTML
  • Azken berriak
  • Mezuak
  • Online erabiltzaileak
  • Partaideak
  • Galdetegiaren emaitzak
  • Glosategiaren ausazko sarrera
  • Duela gutxiko aktibitatea
  • Urrutiko RSS kanalak
  • Foroetan bilatu
  • Laster-markak
  • Datozen ekitaldiak


E

Egunkaria

Modulu honen helburua ikaslearen gogoetatarako eta hausnarketarako gaitasuna sustatzea da. Irakasleak hainbat gairen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen ditu ikasleak. Ikasle bakoitzak bere erantzunak editatu eta alda ditzake denborak aurrera egin ahala. Erantzuna pribatua da eta irakasleak baino ezin du ikusi. Honek erantzuna eskain dezake eta kalifikazioa jarri.

Egunkariaren aukeretako bat da ikaslearen gogoetak numerikoki kalifikatzea.


Etiketa

Etiketak ikastaro baten erdiko zutabeko koadroetan testua edo irudia txertatzeko modua ematen du. Ohikoena, kuadro horren edukiari buruzko informazioa ematea da ikasleak zer dagoen berehala jakin dezan.

F

Foroa

Modulu garrantzitsuena da, harreman eta eztabaida gehiena hemen gertatzen da-eta. Foroak modu ezberdinetan egitura daitezke, eta kalifikazioak ere izan ditzakete. Mezuak formatu ezberdinetan ikusteko modua izateaz gain, fitxategiak ere erantsi daitezke. Foro batera harpidetutakoan, partaideek epostaz jasoko dituzte automatikoki forora bidalitako mezuak. Irakasleak ikasleak foro jakin batera harpidetzera behartu ahal ditu.

Lau foro-mota ditugu:
  • Eztabaida arrunt bakarra
  • Erabilera orokorreko foroa
  • Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du izenekoa.
  • Galdera eta Erantzuna motako foroa

Foroa: erabilera orokorrerako

Foro-mota hau irekia da, eta bertan edonork has dezake gai berri bat edozein unetan. Erabilera orokorrerako aukerarik onena.

Foroa: eztabaida arrunt bakarra

Foro-mota honetan gai bakarrari buruzko ideia-trukea bultzatzen da: mezu bakar baten inguruan antolatzen da eztabaida.

Gainerako foroen moduan mezuak kalifikatzeko modua onartzen du, eta baita eranskin moduko fitxategiak igotzea ere.


Foroa: pertsona bakoitzak eztabaida bidaltzen du

Partaide bakoitzak eztabaida gai berri bat bidal dezake (eta guztiek erantzun dezkate).

Gainerako foro-motetan bezala, irakasleak ikasleak harpidetzera behartu ahal ditu, eta hartara, denek jasoko dute beren e-postan bidalitako mezuen kopia.

G

Galdera eta Erantzuna motako foroa

Foro-mota honen helburua irakasleak gai jakinei buruzko galderak planteatzea da. Ikasleak galdera horri erantzun arte, ez du ikaskideen erantzunik ikusiko.

Galdetegia

Modulu honek hainbat moldetako galdekizunak eta azterketak diseinatzea eta planteatzea ahalbidetzen dio irakasleari.

Galdera-motak honako hauek izan daitezke, besteak beste: aukera anitzekoak, egia/gezurra eta erantzun laburrak.

Galderak datu-base batean gordetzen dira kategorien arabera ordenatuak eta ikastaro berean edo beste batzuetan erabil daitezke berriro.

Galdetegiek saiakera bat baino gehiago onar dezakete. Saikaera bakoitza markatua eta kalifikatua izaten da eta irakasleak aukeran du galdetegia amaitutakoan mezuren bat edo erantzun zuzenak erakustea.

Glosategia

Modulu honi esker ikastaro bateko partaideek definizo-zerrenda bat sortu eta eguneratu ahal dute, hiztegi baten moduan.

Sarrerak kategoriatan sailka daitezke, eta gero modu ezberdinetan bilatzeko modua dago: dataren arabera, egilearen arabera, alfabetikoki...

Irakasleak sarrerak beste glosategi batetik ekar ditzake.

Sarrera hauetarako estekak automatikoki sor daitezke ikastaroko gainerako baliabide eta jardueretatik.

Irakasleak aukeran du ikasleei sarrera berriak egiten uztea, edo daudenei iruzkinak egiteko modua eskaintzea.

H

Hausnarketa

Modulu hau on-line moldeko ikas-prozesuak ebaluatzeko eta sustatzeko inkesta batzuek osatzen dute. Denek dute pedagogia konstruktibistaren aldeko ikuspegia.

Gaur egun inkesta batzuk baino ez daude eskura baina etorkizuenan irakasle bakoitzak, nahi izanez gero, berea sortzeko modua izango du.


I

Ikasgaia

Ikasgaiak edukiak ematen ditu era malguan. Orri-segida bat da. Bakoitzaren amaieran galdera bat eta hainbat erantzun izan ohi dira. Ikasleak egindako aukeraren arabera, hurrengo orrira igaroko da edo aurreko batera. Ikasgaian zehar era sinplean edo konplexuan nabigatu ahal izango da, aurkezten den materialaren egituraren arabera, neurri handi batean.

Inkesta

Inkesta oso jarduera erraza da. Irakasleak galdera bat egiten du eta hainbat erantzun zehazten ditu, ikasleek horien artean aukera egin dezaten. Oso erabilgarria izan daiteke kontsulta arinak egiteko, gai jakin bati buruzko hausnarketa bultzatzea mesedetuz, taldeak gairen bati buruz erabakia hartzera bultzatuz...

M

Modulua

Moodle-ren ataletako bakoitza, funtzionalitate independentea dakarrena. Plataformaren jarduerak moduluak dira, baita bestelako ezaugarri batzuk ere (eskalak eta seguritate-kopiak, kasu).

Moodle

Moodle programa-multzoa da ikastaroak eta web guneak sortzeko, interneteko teknologietan oinarrituta. Garabidean dagoen proiektua da eta giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntza-egoerak bultzatzatu nahi ditu

Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment (Objektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra).

Moodle-ren sortzailea Martin Dougiamas australiarra da (http://www.dougiamas.com) eta gaur egun ere ari da beste askorekin elkarlanean plataforma hobetzen eta osatzen.

Gune ofiziala: http://moodle.org

T

Tailerra

Tailerra talde-lanerako jarduera da. Aukera asko du, eta ikastaro bateko partideek besteren lanak eta proiektuak ebaluatzea ahalbidetzen du. Ebaluazio horiek jasotzea eta banatzea modu ezberdinetan egin daiteke. Tailer modulua Ray Kingdon-en ekarpena da.


Txata

Txat moduluak Interneten bidez denbora errealean (sinkronoan) partaideen arteko elkarrizketa izatea ahalbidetzen du. Baliagarria da gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko. Txat-gela edo foroa (asinkronoa) erabiltzea oso kontu ezberdinak dira. Txat-moduluak ahalbidetzen du izandako txat-saioak kudeatzea eta berrikustea.

W

Web orria

Baliabide honi esker on line idatz daitezke HTML formatuko testuak modu erraz eta erosoan.

Wikia

Wikiak marken lengoai sinplean dokumentuen sorkuntza kolektiboa ahalbidetzen du, web nabigatzaile bat erabiliz.

"Wiki wiki"-k hawaianoz "oso bizkor" esan nahi du, eta orriak sortzeko eta aktualizatzeko azkartasun hori da, hain zuzen, wiki teknologiaren ezaugarri nagusia. Oro har, aldaketak onartu aurretik ez da berrikusketarik egiten, eta wiki gehienak edozeinentzat daude irekita, edo wiki zerbitzarira sarbidea duten guztientzat.

Moodle-ren wiki moduluak ahalbidetzen du partaideek web orrietan batera lan egitea, edukia gehitu, zabaldu edo aldatzeko. Aurreko bertsioak ez dira inoiz ezabatzen eta beti ere berreskura daitezke.

Modulu hau Erfurt Wiki-n oinarritzen da.


Z

Zeregina

Modulu honek ahalbidetzen du irakasleak ikasleei lanen bat agintzea: baliabide digitalak (edozein motatakoak) prestatu eta zerbitzarira igo. Ohiko zereginak saiakerak, monografiak, idazlanak, e.a. izaten dira.

Hiru aukera nagusi ditu modulu honek:

a) Fitxategia igotzea eskatzen duen zeregina: ikasleak fitxategi bat igo beharko du agindutako lana jasoz. Fitxategia mota askotakoa izan daiteke: word dokumetua, HTML formatukoa, audio-fitxategia, powerpoint-a...

b) Kanpoko zeregina: aukera honetan jarduera ez dago on line, plataformaz kanpokoa da.

c) Online testua: ikasleak online idatzi beharko du agindutako lana.



Orria:  1  2  (Hurrengoa)
  GUZTIAK