Zer deritzozu ipuinari?

Irakurri berri duzu Xabier Mendigurenen Merke-merke ipuina. Foro honetan hainbat gai proposatu nahi dizkizugu eztabaidarako:


Ipuinaren ulermenaz

  • Nola sentitu zara lehen aldiz irakurri duzunean? Ulertu al duzu?
  • Zein zailtasun izan dituzu irakurketan zehar? Nola konpondu dituzu?
  • Narratzaile bakoitzak istorioaren zait bat kontatzea nahasgarri suertatu al zaizu?
  • Ipuina elkarrizketa baten inguruan ardazten da. Erreparatu al diozu horri? Nor izan daiteke narratzaileen solaskidea?
  • Antzeko kontaketa-modua darabilen beste ipuin, nobela, filma... ezagutzen duzu?

Ipuina bera

  • Gustatu al zaizu ipuina?

Felipe Juaristiren kritika

(...) Gehiago interesatu izan zaizkit zazpikoak [ipuin luzeak]. Aipatzekotan “Merke-merke” izena daramana. Badago hor, paisa baten hilketa kontatzen denean, gertaerako elementu guztiak harrapatzeko nahia. Parte hartzaile guztien ahotsa entzuten dugu, bakoitza errealitatean berari egokitu zaion papertxoa antzezten. Puzzlearen piezak agertzen dizkigute poliki poliki. Irakurleak, azkenik, pieza horiekin osa dezake istorio osoa. (...)

Argia, 1402 alea (1992-09-27)

Kritika osoa


(Oraindik ez dago mezurik foro honetan)