Ohar-taula

Laugarren saioa

Laugarren saioa

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Goizean esan bezala, prest dituzue laugarren saioan zehar egin beharko dituzuen ariketak eta jarduerak. Oraingoan, Moodle-ren segurtasuna, zerbitzaria eta txostenak aztertuko ditugu.

Orain arte bezalaxe, hiru motatako lanak burutu beharko dituzue: jarduerak, praktikak eta gure plataformaren diseinua.

Jarduera
  • Lehen jarduera: segurtasuna, zerbitzaria eta txostenen ezaugarriak zertan diren aztertzeko ikasgaia.
Praktika
  • Aurreko saioan bezala, oraingo honetan ere zuetako bakoitzak bere jarduera izango du. Gogoan hartu ez dela komeni beste batena egiten hastea.
Gure plataformaren diseinua
  • Atal honetan bi lan dituzue: segurtasuna eta zerbitzaria.
Saio honekin bukatzeko, saioz saio errepikatzen den autoebaluaziorako ariketa duzue:
  • Zertan ikasi dut: itxurak izeneko Inkesta: saioa bukatuta zertarako gai garen aztertuko dugu.
Lan hauek burutzeko epea hilaren 24ra bitartekoa da. Gogoratu saioan zehar landuko ditugun alderdiei buruzko dokumentazioa duzuela saioari dagokion koadroaren amaieran.

Bestalde, azken saioa denez, nahita arindu egin dugu lana. Horrek aukera emango digu orain arte egin ez duguna, arinegi egin duguna, oso gustura utzi ez gaituena edo besterik gabe berriz ere aztertu nahi duguna egiteko. Bereziki interesgarria izango da praktiketan egindakoa aztertzea eta ahal dela beste batzuei egokitutako lanak ere egiten saiatzea. Beraz, lan gutxiago? JA!

Besterik gabe, ekin lanari!