1 Adjektiboak sortzeko atzizikiak

ATZIZKIAK

Hona hemen adjektiboak sortzeko balio duten zenbait atzizki

-TI

Esanahia: zerbait egiteko joera, zerbaitetarako erraztasuna.

  • Lotsatia: erraz lotsatzen dena
  • Bakartia: bakarrik ibiltzeko joera duena
  • Ezkertia: ezkerreko eskuaz errazago moldatzen dena
  • Beldurtia: erraz beldurtzen dena
  • Negartia: negar egiteko joera duena

-GARRI

Esanahia: zerbaiten eragilea, kausa.

  • Barregarria: barrea eragiten duen pertsona edo egoera
  • Beldurgarria: beldurra sortzen duena
  • Nazkagarria: nazka eragiten duen pertsona edo egoera
  • Aspergarria: aspertzen duena

-ZALE

1. esanahia: zerbait maite duen pertsona; zerbait gustoko duen pertsona.

  • Abertzalea: aberria maite duena
  • Diruzalea: dirua gustuko duena
  • Gerrazalea: gerra gustuko duena
  • Bakezalea: bakea maite duena
  • Egiazalea: egia gustatzen zaiona

2. esanahia: Zerbaitetara DEDIKATZEN DENA

  • Arrantzalea: arratza egiten duena
  • Esnezalea: esnea ekotzi edo saltzen duena

-KOI

Esanahia: zerbaiterako berezko joera duena.

  • Amakoi: enmadrado
  • Berekoi: egoista
  • Elizkoi: devoto
  • Etxekoi: casero

-KIDE

Esanahia: laguna, zerbaitetan batera dabilena.

  • Lankide: compañero de trabajo
  • Ikaskide: compañero de estudios
  • Ezkontide: cónyuge
  • Adiskide: compañero
  • Partaide: participante
  • Bazkide: socio

-KOR

Esanahia: gauzen edo pertsonen barruko joera edo propietatea adierazten du.

  • Apurkor: apur daitekeena
  • Baikor: optimista
  • Ezkor: pesimista

-LE / -TZAILE

Esanahia: aditz iragankorren egilea

  • Ikuslea: ikusten duena
  • Entzule: entzuten duena
  • Erretzailea: erretzen duena
  • konpontzailea: konpontzen duena

-ARI

Esanahia: hitzaren baseak adierazten duen lanbide edo aktibitatea duena. Batzuetan, zaletasuna adierazten du.

  • Sukaldaria: sukaldean lan egiten duena
  • Olerkaria: Olerkiak egiten dituena
  • Pilotaria: Pilotan jokatzen duena

-DUN

Esanahia: hitzaren baseak adierazitakoa duena

  • Euskalduna: euskara duena
  • Betaurrekoduna: betaurrekoak dituena

-TAR

Esanahia: baseak adierazitako tokian jaio dena.

  • Herritarra: Herrian jaio dena
  • Bilbotarra: Bilbon jaio dena
Skip Table of contents

Table of contents