Irakaslearen gida: Merke-merke

1. Literatura ikasgelan proiektua

1.3. Formatua

Literatura ikasgelan proiektua osatzen duten ikas-materialek  Moodle plataformaren ikastaro-formatua dute. Ikastaroa gaika antolatuta dago: literatur testu bakoitzak gai bat hartuko du.

Ikastaroa osorik edo gaika jaitsi daiteke eta aurreko atalean esan bezala, erabili nahi duenak jaitsi ondoren bere plataforman berreskuratu eta bertan erabili behar du. Santurtziko Udal Euskaltegiaren gune honetan ez da ikastaroa emateko modurik izango.

Ondokoak dira betekizun teknikoak:

  • Moodle-ren 2.0 bertsioa derriogorrezkoa da
  • Ikastaroko fitxategiak bilgunea gaituta egon behar da
  • Book edo liburua modulu ez-estandarra instalatuta egon behar da

Horrez gain, .odt nahiz .pdf formatuetan ere eskura daitezke.

Materialak hemen jaitsi ahal dira.