Ikastaroaren gida

Ikastaroaren osaketa

Ikastaro honetan Moodle-ren osaketa-funtzioa gaituta dago. Horrela, ikastaroaren hasiera-orriko baliabide edo jardueretako eskuin-aldean kutxatxo bat azalduko da, zer egin duzun eta zer falta duzun adieraziko dizuna.

Bi modutan ezar daiteke jarduera bat osatutzat:

  • Zenbait jarduera irakasleak (edo sistemak) kalifikatu behar ditu osatutzat emateko. Horiek lanketa eta praktika ataletakoak dira.
  • Beste zenbaiten kasuan, berriz, ikasleak eskuz markatu behar du osatutzat, egoki irizten dionean. Horiek Gure ikastaroaren diseinua eta Autoebaluazioa ataletakoak dira.

Aurrekoaz gain, ikastaroaren hasiera-orriko eskuin-aldeko zutabean Ikastaro-osaketaren egoera izeneko blokea azaltzen da. Bertan sakatuz gero, egindakoa eta egin gabekoaren ikuspegi orokorra izateko modua izango duzu.