Ikastaroaren gida
Ikastaroaren planteamendua
Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.
Ikastaroa Moodle-ren erabileran oinarrizko ezagutza duten irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroaren amaieran parte hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko ikastaroa sortu beharko du. Hori dela-eta, ikastaroa sortu eta kudeatu ahal izateko baliabideak eta tresnak landuko dira.
Ikastaroa emateko Moodle-ren 2.1 bertsioa erabiliko da.
Bi saio presentzial izango dira, ikastaroaren hasiera eta amaieran, apirilaren 18an eta maiatzaren 23an, 17:00etatik 19:00etara.