Irakaslearen gida

1. Ikastaroaren planteamendua

1.3. Metodologia

Ikastaroaren izaera

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.


Jardueren diseinua

Ikastaroa, hala ere, erabat zuzendua da. Jarduera bakoitzean azaltzen zaio ikasleari pausuz-pausu zer eta nola egin behar duen. Hauxe da jarduera guztien egitura:

  • Sarrera: sarrera labur batean jarduera kokatu egiten da testuinguruan.
  • Jarduera: eginkizunaren azalpena.
  • Egitekoa: jarduera burutzeko egin beharrekoak azaltzen dira pausuz-pausu, egon daitezkeen arazoen berri emanez.
  • Dokumentazioa: jarduerarekin lotutako dokumentazioariako eskeka. Hori erabilita jaso ditzakete ikasleek azalpen gehiago bai eginkizunean laguntzeko, bai gaian sakontzeko.
Jardueren diseinua

Aurrera begirakoak eta autoebaluazioa

Ikasleen autonomia bultzetzeko eta aurrerantzean nork bere ikas-ibilbideak diseinatzeko, ezinbesteko tresna dugu dokumentazioaren atala. Autoebaluaziorako galdetegiarekin eta hausnarketarako prestatutako Egunerokoarekin batera, dokumentazioak eskainiko dio ikasleari nahiko oinarri ikastaroa bukatutakoan Moodle-ren inguruan ikasten jarraitzeko.

Gutxienez saio bakoitzaren bukaeran komeni da Autoebaluaziorako galdetegia betetzea, ikaslea egindako aurrerapenaz jabe dadin.

Sintesi-dokumentuak

Bestalde, saio bakoitza bukatutakoan irakasleak saioaren sintesia izeneko dokumentua sortuko du. Horretan jasoko du saioaren laburpena eta saioan zehar izandako gorabeherak. dokumentu horiek ere egitura jakin bat dute:

  • Saioaren helburuak: berriz ere esplizitatu egingo dira saioan landu nahi izan diren helburuak ikasleak lortu beharreko gaitasun maila ezagutzeko.
  • Saioan egindakoa: aurreko ataleko helburuak helburu operatibo gisa aurkeztuko dira, ikasleak egindako ekintzak deskribatuz.
  • Zailtasunak: saioan zehar ikasleek eta taldeak izandako zailtasunak jasoko eta laburtuko dira.
  • Kontuan hartu eta eztabaidarako: landutako ataleran alderdi nagusiak azpimarratu eta horien inplikazioak mahaigaineratuko dira hemen.