Ikastaroaren gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Moodle euskara irakasteko aurrez aurreko ikastaroetan
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Wednesday, 2024(e)ko Aprilren 24(e)an, 14:17(e)tan

Deskribapena

Ikastaroaren gida

1. Aurkezpena

Hizkuntzen irakaskuntzaren garapenak aldaketa ugari ekarri ditu Helduen Euskalduntzera. Horietako bat ikas-moldearena izan da: presentziala, on-line, autoikaskuntza, jardun bikoa... Informaziorako eta komunikaziorako teknologiek ere (IKTak) badute zer esana aukeratzen den moldean baina ukaezina da gaur egun, aukeratutako moldea edozein dela ere, nahi eta nahi ez hartu beharko direla kontuan IKTak eta berauen erabilera.

Euskara helduei irakasteko ikastaroetan gero eta jarduera gehiago egiten dira IKTak erabilita; baina askotan ez da nahikoa jakitea ohiko eskoletan egiten ditugunak IKTen bidez nola egin daitezkeen. Beste hariko ezpala baita, eta are garrantzitsuagoa, bereiztea zer egin dezakegun ohiko gelan eta zer Moodle bezalako baliabide baten bitartez.

Ikastaro honetan ikasgelan lantzen ditugun alderdietako batzuk ikasgela birtual batean erabili ahal izateko orientabideak eta irizpideak aztertuko ditugu, gero alderdi horiek Moodle-ren zein tresnaren bitartez lan ditzakegun iradokitzeko.

2. Helburuak

Helburu orokorrak

  1. Parte-hartzaileen esperientziak azaldu eta aztertzea.
  2. Plataformak eskaintzen dizkigun erreminten erabileran sakontzea.
  3. B-learning-aren edo jardunbikoaren oinarrizko hainbat kontzeptu aztertu eta horien inguruko hausnarketa egitea.

Helburu operatiboak

  1. Moodle-ren hainbat baliabide hobeto ezagutu eta egoki erabiltzen ikastea.
  2. Euskara-eskoletan garatzen diren ohiko jarduerak Moodle-ren bitartez egiten trebatzea.

3. Edukiak

Prozedura didaktikoak

  • Edukiak lantzeko jarduerak
  • Entzumena lantzeko jarduerak
  • Irakurmena lantzeko jarduerak
  • Idazmena lantzeko jarduerak

Baliabide teknologikoak Moodle-n

  • Galdetegia modulua
  • Ikasgaia modulua
  • Glosategia modulua
  • Zeregina modulua
  • Ebaluazio aurreraturako errubrikak
  • Tailerra modulua
  • Kalifikazio-liburua

4. Metodologia

Ikastaroa parte hartzaileen eskarmentuan oinarrituko da eta horretarako euskara-eskoletan ohikoen diren hainbat jarduera hartuko dira oinarri. Partaidetza eta hausnarketa bultzatuko dira talde-lanaren bitartez.

Ikastaroan zehar parte hartzaileek beren egunerokoan erabiltzen dituzten hainbat jarduera Moodle-ra egokituko dituzte. Aldez aurretik ikastaroaren atal bakoitzean trebetasun bakoitzaren inguruko prozedurarik egokienak aurkeztu ondoren, Moodle-ren tresnen bitartez horiek nola gara daitezkeen erakutsiko da. Erakutsi ondoren, tresna horiek nola erabili eta nola egokitu gure errealitatera aztertuko da era praktikoan.

Ikastaroaren egitura hiru ataletan banatuta dago: 

  • Dena delako trebetasun edo gairen inguruko lanketarako markoa aurkeztuko da, lehenik;
  • Adibideak eskainiko dira ondoren, bai lanketarena bai Moodle-ren tresnena;
  • Bukatzeko, Ekin! izenburupean, lan-proposamenak agertuko dira aurkeztutako lanabesak praktikan ipintzeko.

5. Ebaluazioa

Ebaluazio etengabea ikastaroaren plangintzan (lan-egitasmoan) proposatutako jarduerei buruzko lanetan oinarrituta burutzen da, baita ikastaroan izandako parte-hartzetik / jarraipenetik abiatuta ere.

Jarduerak proposatutako xede-helburuen lorpenari buruzko iritzien arabera neurtzen dira, eta balorazioak era honetara burutzen:

. A (Oso jarduera ona, eskuratutako ezagutzei berrikuntzak eta originaltasuna eransten die.)
. B (Jarduera ona, proposatutako helburuak kalitatez landu direla adierazten du.)
. C (Jarduera zuzena.)
. D (Proposatutako helburuak gainditu ez izana adierazten du.)
. E (Proposatutako helburua erdiesten parte hartu ez izana adierazten du.)

Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa da: 1 Ikasgelan egin beharko diren jardueretatik gutxienez %  75 burutu izana, eta horietako bakoitzean gutxienez C kalifikazioa lortzea. 2 Eta aurrez aurreko ikastaroan, gainera, ordu-kopuruen % 80an bertan egotea.

6. Iraupena

Ikastaro honek 15 orduko iraupena izango du.

7. Dokumentazioa

Moodle-ri buruz

Hona hemen ikastaroan zehar lagungarri izango dugun dokumentazioa:

Moodle-ren 1.9 bertsiora artekoa

Moodle-ren 2.0 bertsiotik aurrerakoari buruzkoa

Didaktikari buruz