Ikastaroaren gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Moodle-ren erabilera aurreratua
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Tuesday, 2024(e)ko Marchren 19(e)an, 06:32(e)tan

Deskribapena

Hemen ikastaro honen helburuak eta edukiak dituzue

Ikastaroaren planteamendua

MoodleMoodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroa Moodle-ren erabileran oinarrizko ezagutza duten irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroaren amaieran parte hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko ikastaroa sortu beharko du. Hori dela-eta, ikastaroa sortu eta kudeatu ahal izateko baliabideak eta tresnak landuko dira.

Ikastaroa emateko Moodle-ren 2.1 bertsioa erabiliko da.

Bi saio presentzial izango dira, ikastaroaren hasiera eta amaieran, apirilaren  18an eta maiatzaren 23an, 17:00etatik 19:00etara.

Helburuak

  • Moodle plataformaren oinarri pedagogikoak ezagutzea
  • Birtualitatean erabili beharreko estrategia didaktikoez hausnarketa egitea
  • Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak erabiltzea
  • Parte hartzaileei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea

Edukiak

Moodle-ren ezaugarriak

  • Oinarri pedagogikoak dituen aplikazio telematikoa
  • Testuinguruak, rolak, gaitasunak eta baimenak

Ikastaroa diseinatzeko tresnak

  • Ezarpen orokorrak: ikastaro-formatuak, taldeak, osaketaren jarraipena
  • Ikastaroaren diseinua: itxura eta egitura

Komunikazioa bultzatzeko tresnak

  • Komunikazio-estrategiak birtualitatean
  • Foroak: motak eta erabilera-baldintzak
  • Blogak: izaera eta erabilera
  • Inkestak

Informazioa emateko tresnak

  • Informazioa emateko estrategiak birtualitatean
  • Blokeak: HTML, blog-menua, etiketak...
  • Biltegiak: fitxategi pribatuak, ikastaroko fitxategiak, Google Docs, Youtube bideoak...
  • Orriak

Edukiak lantzeko tresnak

  • Ezagutzak eraikitzeko estrategiak birtualitatean
  • Ikasgaia
  • Galdera-bankua eta galdetegiak

Ebaluazioa egiteko tresnak

  • Ebaluaziorako estrategiak birtualitatean
  • Kalifikazio-liburua
  • Eskalak
  • Txostenak

Metodologia

Ikastaroa bost saiotan banatuko da eta horietako bakoitzean honako egitura didaktiko hau errepikatuko da:

  • Autoebaluazioa
  • Lanketa
  • Praktika
  • Hausnarketa
  • Autoebaluazioa

Horren bitartez, epe luzera begirako helburu bat bultzatu nahi dugu: ikasleen ikas-prozesu autonomoa mesedetzea.

Horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluzioa bi modutan egingo dugu:

Autoebaluazioa

Moodle-ren erabiltzaile aurreratu batek lortu beharreko gaitasunak irakaslea rolaren baimenetan oinarrituta definitu dira eta can do edo gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:

  1. Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
  2. Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
  3. Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.

Atal honek 0-1 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan eta ikastaro-bukaeran nork bere buruaren ebaluazioa egin ondoren gehituko da.

Irakasleen ebaluazioa

Ebaluazio-molde honek 3 atal nagusi ditu:

  • Partaidetza. Atal hau 0tik 2ra puntuatuko dugu eta bertan, batez ere, Jardueren foroan egindako lana baloratuko dugu.
  • Lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren saioak. Saio bakoitzean egindako lanak bere puntuazioa du eta saio bakoitza, denera, 0tik 1era egongo da puntuatuta.
  • Hausnarketa. Atal hau ikastaroan zehar egindako hausnarketa ebaluatzeko erabiliko da eta 0tik 2ra puntuatuko da.

Atal honek 0-9 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan.  Saio bakoitza amaitutakoan gehituko da horri dagokion kalifikazioa eta partaidetza eta hausnarketa atalekoak ikastaroa amaitu aurreko astean. 

Ikastaroa gainditzea

Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da:
  • Partaidetza atalean gutxienez puntu 1 lortzea
  • Hausnarketa atalean gutxienez puntu 1 lortzea.
  • Guztira 6ko puntuazioa lortzea

Ikastaroaren osaketa

Ikastaro honetan Moodle-ren osaketa-funtzioa gaituta dago. Horrela, ikastaroaren hasiera-orriko baliabide edo jardueretako eskuin-aldean kutxatxo bat azalduko da, zer egin duzun eta zer falta duzun adieraziko dizuna.

Bi modutan ezar daiteke jarduera bat osatutzat:

  • Zenbait jarduera irakasleak (edo sistemak) kalifikatu behar ditu osatutzat emateko. Horiek lanketa eta praktika ataletakoak dira.
  • Beste zenbaiten kasuan, berriz, ikasleak eskuz markatu behar du osatutzat, egoki irizten dionean. Horiek Gure ikastaroaren diseinua eta Autoebaluazioa ataletakoak dira.

Aurrekoaz gain, ikastaroaren hasiera-orriko eskuin-aldeko zutabean Ikastaro-osaketaren egoera izeneko blokea azaltzen da. Bertan sakatuz gero, egindakoa eta egin gabekoaren ikuspegi orokorra izateko modua izango duzu.

Iraupena eta aldiak

Iraupena: 30 eskola-ordu, honela banatuta:

Hasierako saio presentziala

  • 2 ordu: data ipini hemen

Saio birtualak

  • 26 orduko lana on-line (datak ipini)
  • Lehen saioa
  • Bigarren saioa
  • Hirugarren saioa
  • Laugarren saioa
  • Bosgarren saioa

Amaierako saio presentziala

  • 2 ordu: data ipini hemen

Dokumentazioa

Hona hemen ikastaroan zehar lagungarri izango dugun dokumentazioa:

Moodle-ren 1.9 bertsiora artekoa

Moodle-ren 2.0 bertsioari buruzkoa

Praktikak


Praktikak egiteko, partaide bakoitzak ikastaro bat izango du. Horretan irakasle rola izango du.

Komunikaziorako tresnak

Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresna nagusiak:

Ohar-taulaOhar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.


Jardueren foroaJardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.


Kontu-kontariKontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.


nire egunerokoaNire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.