3.2 Hizkuntza konplexutasuna aztertzen eta bistaratzen: FLAIRekin

Pertsonentzat irakurgai interesgarriak (eduki aldetik eta maila linguistikoaren aldetik) aukeratzea ez da erraza izaten eta denbora asko galtzen da. Gainera, testu bat berriz beste ataza batean erabili dezakegun jakiteko testu-multzoaren ezaugarriak zein diren jakin behar dugu. Kasu batzuetan, Ikasbil atariak esaterako trebetasunen eta mailaren arabera sailkatuak ditu testuak eta ikus-entzunezkoak (testu sortuak edo errealak darabil), bakoitza mailari egokitutako ariketarekin.  Ahotsak Ikasgelan ere oso interesgarria da euskalkiak landu daitezkeelako. Nazioartean, esaterako, AEBetan SpinTX proiektuan bertako gaztelania corpus errealen bidez ikasteko prestatua dago. Bilaketa sakonak eta interesgarriak egin daitezke, bideoak transkribatuta eta analizatuta daudelako. Horrez gain, etiketa gramatikal eta diskurtso-mailakoak ere baditu klaseak prestatzeko edota ikasleak modu autonomoan gaia eta hizkuntza-forma aukeratuta gaztelania ikasteko. Blogean azaltzen dute corpusa nola erabil daitekeen eskolan.

Ataza honetan 10 testuz osatutako corpus txiki bat erabiliko dugu FLAIR tresna probatzeko. FLAIR  fitxategiak kudeatu eta hizkuntzaren prozesamenduko teknika aurreratuak darabilen web zerbitzua da. 10 testu hauekin jolasteko ingeleseko Wikipediatik 5 kontzepturen testuak hartu ditut  (nagusientzako testuak) eta ingelesezko Wikipedia Simpletik 5 kontzeptu horien bertsio sinpleak (Lehen Hezkuntzako ikasleentzako modukoak), Yasseri et al.en (2012) ideiari jarraituz.

Ariketa honen helburua ez da FLAIR tresna guztiz ulertzea, tresna horrekin apur bat jolastea eta hausnartzea ea horrelako tresna batek euskararen irakaskuntzan lagunduko lukeen baino.

Hortaz, horri buruz hausnartzeko, egin beharreko bigarren jarduera hauxe duzue:

Igo 10 fitxategiak FLAIR sistemara eta, batetik, esan zein mailatako testuak diren eta, bestetik, A1-A2 mailarako egokiena diren testuetatik zein testu den egokiena ezeztapen partziala (hardly, rarely, seldom...) ingelesez lantzeko.


Lana egiteko pausuak hauek dira:

  1. Deskargatu 10 fitxategiak hemendik
  2. Igo FLAIR sistemara
  3. FLAIR sisteman aukeratu A1-A2 maila, B1-B2 mailako testuak kenduko dituzu.
  4. Ondoren, "parts of speech" atalean aukeratu "partial negation" eta jarri 0 baino balio altuagoa.
  5. Orain, erantzun dezakezu zein den emaitza.

Hauxe duzue emaitza:

Emaitza

Konturatu zarete Messiri buruzko testua 3. postutik 1. postura igo dela? Egin beste bilaketa bat(zuk) eta eman horren berri foroan.


Erreferentzia:

  • Yasseri, T., Kornai, A., & Kertész, J. (2012). A practical approach to language complexity: a Wikipedia case study. PloS one, 7(11), e48386.