6. jarduera: Non nago?

On-line ikastaroetan eta, besterik gabe, Moodle-ren bitarteko ikastaroetan bereziki garrantzitsua da ikaslearentzat "non" dagoen jakitea. Alegia, zein unetan, zein eremutan, zein zereginetan... ari den jakitea. Horretarako modu "errazenak" helbide-barra eta nabigazio-barrak izango dira ziurrenik, baina lehen "printzipioarekin" egiten dugu topo: jendeak ez du irakurtzen. Hori egiteko modu egoki bat, erlazionatutako elementu guztiak ikono berarekin identifikatzea da, edo kolore berarekin, edo...

Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:

Gehitu ikas-unitatearen logo gisa aukeratu dugun irudia unitateko jarduera guztietan

UNITATEA

Ariketa hau egiteko hirugarren jarduerako hainbat baliabide erabiliko ditugu, Material osagarria etiketapean sartu ditugunak, hain zuzen:

  • Bil ditzagun hitz ezezagunak
  • Narrazioaren osagaiak: narratzailea
  • Eta narrazio honetan?
  • Laburpen gisa