3. jarduera: erabili egitura argiak

Diseinuak, askotan, lagundu beharrean trabak ipintzen dizkigu. Gauzak polit ipini beharrak ez du inola ere erabilgarritasuna zaildu behar. Egituretara moldatuta gaude eta ematen zaigun informazioa egituratuta egotea espero izaten dugu. Egitura hori aurkitzen ez badugu, geuk sortzen dugu beste bat informazioa geure ezagutzetara moldatzeko. Molde bereko eginkizunek egitura bera badute, erraztu egingo da gure lana.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Joan praktiketako ikastarora eta osatu ondorengo egitura hau.

Egitura

  • Jarduera honi dagokion atalean aurkituko duzu: Merke-merke
  • Jarduera-moduluak (foroak, ikasgaiak...) nahiz baliabideak (orriak, liburua...) zure praktiketako ikastaroan dituzu