1. jarduera: Jendeak ez du irakurtzen
Jendearentzat gero eta eginkizun zailagoa da irakurtzea. Testu-kultura batetik irudi-kulturara ari gara igarotzen, igaro ez bagara dagoeneko. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela gezurra bada ere, egia da zenbaitetan irudi batek erraztu egiten duela informazioa transmititzeko prozesua.
Horren adibidea dira trafiko-seinaleak. Inori ez litzaioke bururatuko horien ordez testu idatziak jartzea. Lortu nahi den helbururako, nahikoa da irudia eta ez da behar testu idatzirik.
On-line ikastaroetan ere beste hainbeste gertatzen da. Zenbaitetan nahikoa da irudia eta hartzailearengan lortu nahi dugun efektua era eraginkorragoan, ekonomikoagoan eta atseginagoan lortuko dugu irudi batekin.
Izan ere, jendeak ez du irakurtzen!
Hona hemen, beraz, lehenengo jarduera:
Joan zaitez zure ikastarora eta gehitu bi irudi eta gero estekatu irudi horiei kanpoko bi gunetarako URLa