6. jarduera: sortu errubrika

Zeregin honetan errubrika bat sortu beharko duzu. Errubrika nola sortu eta nola erabili ikusi eta ikastea da gure helburua. Errubrikak ebaluaziorako txantiloiak direla esan dezakegu. Hainbat irizpide, irizpide bakoitzeko mailak eta maila bakoitzaren puntuazioa dira errubrika osatzen duten elementuak. Hainbat jardueratan erabil daitezke eta hori dela-eta eskura izan behar ditugu,  sortzen dugun jarduera bakoitzeko bat sortu beharra ez izateko. Irakaslearentzat oso dira erabilgarri baina badute bi erabilera bereziki interesgarri: batetik, ikasleak beste baten lana aztertu eta ebaluatzeko tresna gisa erabil daiteke (eta horrek irakaslearen lana arinduko du) eta bestetik, ikasleak bere burua ebaluatzeko erabil daiteke (horrek autonomia-prozesuan ekarriko duen aurrerapena kontuan izanda).

Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:

Sor ezazu errubrika bat eta erabil ezazu kalifikazio-metodo gisa lehenago sortutako zereginean. Horretarako, beheko ezaugarriak hartu behar dituzu kontuan

Errubrika
  • Errubrikak hiru irizpide izango ditu
  • Irizpide bakoitzean hiru maila ezarriko dituzue
  • Irizpide bakoitzeko mailek puntuazio ezberdina izango dute