4. jarduera: sortu tailerra

Zeregin honetan tailer bat sortu beharko duzu. Tailerra nola sortu eta nola erabili ikusi eta ikastea da gure helburua. Tailerrak berdinen arteko lanketarako eta ebaluaziorako bitartekoak dira. Tailerra hainbat alditan banatuta dago. Norberak egin beharreko lan batek ematen dio hasiera eta alditik aldira lanen banaketa aldatu egiten da. Horien arteko bat ikaskidearen lana ebaluatzea da eta horretarako irizpideak eskaintzen zaizkio ikasleari. Ondoren, egindako lana eta egindako ebaluazioa ere ebaluatzen dira. Horrek, jakina, irakaslearen lana arinduko du eta bestetik, ikaslearen autonomia-prozesuari eragingo dio.

Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:

Sor ezazu tailer bat. Horretarako, beheko ezaugarriak hartu behar dituzu kontuan

Tailerraren ezaugarriak

  • Nahi duzun izena eta deskribapena idatzi
  • Ez da adibiderik erabiliko
  • Berdinen arteko ebaluazioa eta auto-ebaluazioa erabiliko dira
  • Bidalketaren kalifikazioak 8 puntu izango ditu eta ebaluazioaren kalifikazioak 2. Kalifikazio-estrategia gisa metatutako kalifikazioa erabiliko da
  • Bidalketarako eta kalifikaziorako argibideetan, nahi dituzun instrukzioak idatzi.
  • Sarbide-kontrolean ez idatzi datarik.
  • Gainerako ezarpenak zeuk aukeratu