Ez dakizu!

Ariketa honetan iraganeko gertakari baten egitura erabiliko dugu.

- Sarrera: kontakizunari sarrera eman irakurlearen interesa piztuz.

- Kokapena: gaia kokatu egiten da espazioa, denboran...

- Gertaerak: gertaerak kronologikoki azaldu.

- Bukaera eta konklusioa: ondorioak eta emaitzak azaldu.

Sarrera geuk eskainiko dizugu eta ondoren zeuk jarraitu beharko duzu aurreko egitura erabilita. Hauxe da sarrera: 

Ez dakizu zer gertatu zitzaidan aurreko batean!

Gaueko ordu bata edo izango zen, ez dakit. Pare bat ordu izango ziren, gutxienez, oheratu nintzela eta bat batean, ez dakit zergatik, esnatu egin nintzen.