Sortu zure iritzi-artikulua

Iritzi artikulu bat sortu beharko duzu zeregin honetan. Baina horretarako emango dizkizugun ezaugarriak izan beharko dituzu kontuan.

Gaia: Zeuk aukeratu ondorengo gaietatik:

  • Maskotak etxean, onuragarria ala kapritxoa?
  • Zoologikorik behar al dugu?
  • Txakur arriskutsuak ala jabe arguragabeak?
  • Zentzuzkoa al da Olentzerok maskotak oparitzea?
  • Txakurtegietako animaliek "iraungipen data" daukate.
  • Animalientzako zerbitzuak: jatetxeak, jostun eta diseinatzaile, psikologoak... zer deritzozu?

Egitura:

Sarrera eta tesia (gutxienez 3 lerro izango ditu)

Argumentazioa: gutxienez 3 argumentu garatu beharko dituzu (autoritate-argumentua, argumentu razionala eta berezko argumentua). Hemen gutxienez 9 lerro idatzi beharko duzu.

Konklusioa: (gutxienez 2 lerro izango ditu)

Zuzenketa, errubrika bidez egingo da. Beraz, komeni zaizu errubrikari begiratzea idazten hasi aurretik.