3. jarduera: sortu glosategia

EdukiakGlosategiaren bidez kontzeptuak hiztegi edo entziklopedia moldean eskain ditzakegu modu azkar eta errezean. Gainera, hainbat modutan bila ditzakegu (egilearen arabera, alfabetikoki, dataren arabera...) baina modu eraginkorrenetako bat izan daiteke glosategian kategoriak sortu eta sarrerak horietan sailkatzea.
Horrez gain, ikasleek sarrerak gehi ditzakete (irakaslearen onarpena behar dutenak edo aldez aurretik onartuak). Sarrerak, nahi izanez gero, automatikoki esteka daitezke ikastaroko gainerako baliabide eta jarduera-moduluekin.

 

Jarduera honek bi zeregin ditu.

Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren lehen zeregina:

AriketaJoan zaitez praktiketako ikastarora eta sor ezazu beheko ezaugarriak jasotzen dituen glosategia

 

Glosategiaren ezaugarriak:
 
  1. Izena: zure ikastaroko gai edo ezagutza-arlo bat
  2. Deskribapena: gai horren azalpen laburra
  3. Orrialde bakoitzeko 15 sarrera erakutsiko ditu
  4. Bigarren mailako glosategia izango da
  5. Iruzkinak gehi daitezke
  6. Inprimatzeko bertsioa agertuko da
  7. Sarrerak automatikoki estekatuko dira
  8. Gainerako ezarpenak zeuek aukeratu

Hona hemen, beraz, hirugarren jardueraren bigarren zeregina:

AriketaSortu berri duzun glosategian gainera itzazu bi kategoria eta idatz itzazu bi sarrera kategoria horietako bakoitzean