2. jarduera: sortu galdetegia

Galdetegia izeneko moduluak test moduko galdera-sortak sortu eta ikasleen esku jartzea ahalbidetzen du. Horien erabilera, jakina, anitza izan daiteke baina nagusiki bi funtzio bete dezakete:

  • Edukien lanketa bultzatzea
  • Edukien ebaluazioa egitea

Galdetegiak hainbat ezaugarri ditu: denbora mugatuan erantzutekoa izan daiteke ala ez, data eta ordu jakin batean zabaldu eta itxi daiteke, saiakera bat baino gehiago onar daiteke...

Hona hemen, beraz, bigarren jarduera:

Gehi ezazu galdetegi bat praktiketarako ikastaroan, beheko ezaugarriei erreparatuta

 

Galdetegiaren ezaugarriak

  • Nahi duzun izena eta sarrera idatzi
  • Aukera itzazu galdetegia zabaltzeko nahiz ixteko datak
  • Hiru saiakera baimenduko dira
  • Denbora-muga gaitu (15 minutu)
  • Beste ezarpenak zeuk aukeratu (bestela berezko baloreak bere horretan utzi)

Galderak:

  • Galdetegiak 9 galdera izango ditu. Lehena deskribapena izango da; horren jarraian 2 galdera egia/gezurra erakoak; beste 2 aukera anitzekoak; 2 entsegua motakoak eta beste 2 enuntziatuak lotzekoak.
  • Galderak ez dira nahastuko baina erantzunak bai
  • Kalifikaziorako metodoa notarik altuena izango da