3.3 jarduera: sortu hirugarren mezua

Ikusi dugunez, lau alditan bana daiteke gatazka baten konponbidera eraman gaitzakeen kognizio-prozesua. Gatazka bezala planteatzen den unetik, horren konponbidearen zabalkundera eramango gaituen prozesua lau alditan banatzen da horrela. Ikasleek eta irakasleek  sortzen dituzten mezuak aldi horietako batekoak izaten dira beti.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Sor ezazu foro batera bidaltzeko mezu bat beheko testuinguru eta eginkizuna kontuan hartuta

 

Testuingurua:

  • Idatzi mezu bat prozesu kognitiboaren integrazio faseari dagokiona.

Mezuaren funtzioa eta ezaugarriak:

  • Ikasle batek zalantza bat planteatu du foroan. Bost ikaslek erantzun diote, bakoitzak bere ustez arazoa zertan den eta nola konpondu behar den azalduz. Denak isilik geratu dira eta iritziok batzeko ordua iritsi zaizu, irakasle gisa. Kontuan izan bost ekarpen horietatik bat ez dela planteatutako arazorako egoki baina hori ere integratu behar duzu zure mezuan.¬†