1.2 jarduera: kontaktuak

Lehen saioa
Ikasgela presentzial batean ikasleak banaka hartu ohi ditugu hainbat ohar, abisu edota iritzi emateko. Bada horretarako modua ere eremu birtualean eta funtzio hori betetzen du Moodle-n berehalako mezularitzak. Bi partaidek elkarren arteko komunikazioa gauza dezakete bertan eta biak konektatuta badaude instantean jasoko dituzte bestearen mezuak; konektatuta ez badaude, berriz, konektatu orduko esango die tresnak mezu bat dutela. Gainera, bidalitako eta jasotako mezu guztiak gordetzen ditu mezuen historian eta hori ere oso erabilgarria izan daiteke.

 

Hona hemen, beraz, bigarren jarduera:

 

Bidal iezaiozue zure tutoreari mezu pribatu bat berehalako mezularitzaren bitartez