6. jarduera: lagunak

Lagunak dira Mahara-ren oinarrietako bat. Horiekin osatzen dira taldeak eta horiekin ezartzen da harreman-mota bat edo bestea.

Lagun guztiak ez dira maila berekoak: batzuek mota jakin bateko talde bat osatuko dute, beste batzuk ez dira inongo taldetan egongo, batzuk lankideak izango dira, besteak ikaskideak...

Gainontzeko sareetan bezala, eskatu egin behar da norbaiten lagun izan nahi badugu eta onartu egin behar dira gainontzekoen eskariak.

Jarduera honek bi zeregin ditu.

Hona hemen, beraz, seigarren jardueraren lehen zeregina:

Gehi itzazu kontaktu gisa ikastaro honetako hainbat ikaskide

Hona hemen, beraz, seigarren jardueraren bigarren zeregina:

Onar itzazu egin dizkizuten laguntasun-eskaerak