8. jarduera: galdetegia kalifikazio-liburuan

Dakigunez, Moodle-ren jarduera-mota asko dira ebaluatzeko modukoak (galdetegia, zeregina, ikasgaia...). Horrelako bat gehitzen dugunean, automatikoki kalifikazio-liburuan azalduko zaigu eta sortzean ezarri ditugun kalifikazio-ezaugarriak izango ditu. Hala ere, kalifikazio-liburuan modu egokian txertatu ahal izateko, komeni da bertatik berdefinitzea: zein kategoriatan izango den, zein agregazio-mota, zein puntuazio...

Hona hemen, beraz, zortzigarren jarduera:

Ordezka ezazu kalifikazio-elementu bat sortu berri duzun galdetegiarekin