9. jarduera: tailerra

Tailerra oso tresna baliagarria da ikaskideen arteko ebaluazioa bultzatzeko. Honela, ikasleei bere ikas-prozesuaren gaineko kontzientzia areagotzen lagundu ahal diegu. Izan ere, besteren lanak zuzendu beharrak ekar dezake norberarena hobetzeko modua, ebaluazio-irizpideetan sakonduz eta ikas-egoera berean ari direnen arteko lankidetza bultzatuz.

Tailerrak hainbat aldi ditu eta horietako bakoitzean ikasleak zeregin jakin bat burutu beharko du.

Hona hemen, beraz, bederatzigarren jarduera:

Har ezazu parte 'Idazlana: soldata aurreratzeko eskatu' izeneko tailerrean