2. jarduera: lehen ebaluazioa

Dagoeneko sortu ditugu kategoriak gure kalifikazio-liburuan. Orain horiei kalifikazio-elementuak gaineratuko dizkiegu. Horretarako, bi aukera ditugu:

a) kalifikazio-elementua ikastaroko jarduera-modulu bat izan daiteke (foroa, galdetegia, zeregina, ikasgaia...). Printzipioz, ikasleak puntuazioa jarduera hori burutzean jasoko du eta sistemak kalifikazio-liburuan gehituko dio.

b) Irakasleak propio sor dezake elementua nahiz jarduera-modulu batekin lotuta egon ez. Kasu honetan irakasleak eskuz jarri beharko du puntuazioa.

Modu batera zein bestera, irakasleak zehaztu behar du elementu horiei emandako kalifikazioak nola kalkulatuko diren, bai kategoriaren barruan, bai kategorien artean (ikastaroaren azken kalifikazioa lortzeko).

Hona hemen, beraz, bigarren jarduera:

Sor itzazu behar dituzun elementuak lehen ebaluazioa izeneko kategorian

LEHEN EBALUAZIOAREN KALIFIKAZIO-ELEMENTUAK

  • Lehen lana izeneko elementua. Ez da derrigor gainditu behar. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
  • Lehen azterketa izeneko elementua. Ez da derrigor gainditu behar. 0tik 10era puntuatuko da eta gainditzeko kalifikazioa 5ekoa da.
  • Bi elementu horien batez bestekoa izango da kategoriaren azken kalifikazioa.

EGIAZTATU

  • Egiazta ezazu elementuak egoki sortu dituzula