3.3 jarduera: barruko fitxategiak

Moodle-k aukera ematen digu hainbat formatutako fitxategiak plataformako zenbait eremu edo biltegitan gordetzeko: norberaren fitxategi pribatuetan, ikastaroko fitxategietan edo propio sortutako direktorioetan. Horretarako, aipatu biltegiak gaitu behar ditu kudeatzaileak gunean eta hori egindakoan, irakaslearen esku dago erabili ala ez. Ikastaroko fitxategien kasuan, esaterako, ikastaroaren ezarpenak izeneko menuan gaitu behar luke erabili ahal izateko.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Osa eta antola ezazu ikastaroko fitxategiak izeneko biltegia, behean esaten denari jarraiki

Ikastaroko fitxategiak biltegiak honako egitura hau izango du:

  • Bi direktorio sortuko dituzu: apunteak eta irudiak
  • Apunteak izeneko direktoriora bi fitxategi igoko dituzu (formatuak pdf, odt, doc, PowerPoint... izan daitezke)
  • Irudiak direktoriora bi irudi igoko dituzu (formatuak png, jpg, gif...izan daitezke)
  • Bi direktorio horiez gain, audio edo bideo-fitxategi bat igoko duzu ikastaroko fitxategien orri nagusira, inongo azpiderktoriotan sartu gabe (ikastaroaren ezarpenetan begiratu behar duzu fitxategien gehiezko tamaina. Berez 10 MBkoa da baina 20ra arteko fitxategiak igotzeko, ezarpen hori aldatu behar zenuke zeure ikastaroan).