2.3 jarduera: berrien foroa

Berrien foroa izenekoa oso foro berezia da: ikastaro bat sortzean azalduko zaigu beti ikastaroaren edukia atalean. Berezko ezarpenetan irakasleak baino ezin du bertan idatzi, eta ikasleek ezin dute mezu berririk idatzi, ezta erantzunik eman. Foro honen funtzioa iragarki-taula izaten da. Erabili nahi ez badugu, ezkuta dezakegu edo indarge utzi.

Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Zoaz zure ikastarora eta desagertarazi Berrien foroa

OHARRA:

  • Emandako argibideei jarraitu ezean, ezingo duzu foroa ezabatu: ezabatutakoan ere, berriz agertuko zaizu foroa
  • Foro honetara beste erabiltzaile batzuek ere idatz dezakete (edo mezuei erantzun...) baina horretarako foroari esleitutako rolak aldatu behar zenituzke