Santurtziko Udal Euskaltegia

Arau eta Baldintzak

[Mahara] erabilita onartu egiten dituzu beherago agertzen diren Arau eta Baldintzak.

Gure betebeharrak

 [Mahara] Guneko Kudeatzaileek ahalegin guztiak egingo dituzte erabiltzaileei portfolio elektronikorako sistema ziur eta eraginkorrena eskaintzeko. Inoiz zure erabiltzaile-eskubideak urratu egin direla uste baduzu edo galdera edota kezkaren bat baduzu, mesedez  Jarri harremanetan gurekin berehala.

Inoiz [Mahara] denbora-tarte laburretan ez da erabilgarri egongo sistemaren funtzio berriak garatu behar izango direlako. Saiatuko gara etanaldien berri gutxienez hiru lan-egun lehenago ematen.

Mesedez eskatzen dizugu jakinarazi Guneko Kudeatzaileari edozein material edo jokaera ezegoki somatzen baduzu. Ziur egon berehala aztertuko dugula behar bezala.

Guneko Kudeatzaileak edozein unetan sar daitezke zure portfolioan edo bertako materialetan baina ez dira sartuko zuri [Mahara] hobeto erabiltzen laguntzeko edo Arau eta Baldintza hauetan jasotakoa betetzeko ez bada.

Zure betebeharrak

Pribazitate Deklarazioa Arau eta Baldintza hauen zatitzat hartu behar da eta erabiltzaile guztiek irakurri beharrekoa da.

Zure [Mahara] kontua iraungi egingo da Guneko Kudeatzaileak zehaztutako denbora-tarte pasatutakoan edo jarduerarik gabe hainbat denbora pasatutakoan. Zure kontua iraungitzear dagoela adieraziko dizun e-posta jasoko duzu eta bertan gomendatuko zaizu zure portfolioa zure ordenagailuan gordetzeko, aurrerantzean berriz erabili nahi baduzu behintzat.

[Mahara]-ra igotzen dituzun fitxategi eta eduki guztiak Zelanda Berriko Copyright araudiaren menpe daude. Zeuk arduratu behar duzu zurea ez den edozein lan argitaratzeko beharrezko baimenak dituzula ziurtatzeaz. Hezkuntza erakundearen politikaren arabera jokatuko da plagio kasuetan.

Ez duzu zure portfolioa inongo material iraingarri gordetzeko edo erakusteko erabili behar. Guneko Administratzaileak zure portfolioan edonolako material ezegoki dagoela jakiten badu, zure kontua eten egingo da eta zure  [Mahara]-rako sarbidea etenda geratuko da hezkuntza erakundearen ikerketa burutu arte.

Guneko Kudeatzaileak [Mahara]ren inguruko zure jokaera ezegoki baten berri izaten badu, zure kontua eten egingo da eta zure  [Mahara]-rako sarbidea etenda geratuko da hezkuntza erakundearen ikerketa burutu arte. 

Jokaera ezegokietan sartzen dira materiala gordetzeko sistemaren erabilera okerra, birusak dituzten fitxategiak nahita bidaltzen saiatzea, beste erabiltzaile baten portfolioan erantzun edo iruzkin ezegoki edo gehiegizkoak jartzea eta Guneko Kudeatzaileak ezegokitzat edo iraingarritzat jo dezakeen beste edozein jokaera.

Zure portfolioan publikoki jarri duzun informazio pertsonala dela-eta jasotzen duzun eskatu gabeko edozein kontaktu zure erantzukizuna da, baina sistemaren erabiltzaileek egindako edozein jokaera ezegokiren berri berehala eman behar zaio Guneko Kudeatzaileari. Tarteka aldaketa txikiak ezarri ahal ditugu gure Arau eta Baldintzetan sistemaren aldaketei aurre egiteko eta erabiltzaileen iruzkinei erantzunez. Beraz, gune honetan sartzen zaren bakoitzean Arau eta Baldintzak berraztertzeko eskatzen dizugu. [Mahara]ren hasiera-orriaren bitartez jakinaraziko diegu erabiltzaileei aldaketa esanguratsuren bat gertatzen bada Arau eta Baldintzetan.