Guneko bloga

Pedro Lonbide-ren irudia
Pedro Lonbide - asteartea, 2015(e)ko urriaren 13(a)n, 12:02(e)tan
Mundu osoarentzat

Hau berriz, lagun batek ekarritako "patatetatik" ateratakoa. Ez dakigu ez izenik, ez beste daturik. Ez da urtero loratzen. Baten batek  zer den baldin badaki, abisatu, faborez.

Etiketak:
 
Pedro Lonbide-ren irudia
Pedro Lonbide - asteartea, 2015(e)ko urriaren 13(a)n, 11:56(e)tan
Mundu osoarentzat

Hau ere geuk ereindako hazietatik sortu da. Hiru bat urtez egon gara lehen lora ikusteko eta aurten agertu da. Flor de la pasión esaten zaio gazteleraz.

 

Etiketak:
[ Aldatuta: asteartea, 2015(e)ko urriaren 13(a)n, 12:00(e)tan ]
 
Pedro Lonbide-ren irudia
Pedro Lonbide - astelehena, 2014(e)ko ekainaren 9(a)n, 10:02(e)tan
Mundu osoarentzat

Galzorian omen dago "Damaren zapatatxoa" izenez ezagutzen den orkidea mota hau. Pirineoetan omen du bizileku. Sallent-en aurkitu dugu hau eta beste batzuekin batera Aragoiko Gobernuaren zainketa berezia jasotzen ari da.

Etiketak:
[ Aldatuta: astelehena, 2014(e)ko ekainaren 9(a)n, 10:03(e)tan ]
 
Garbiñe Goiri Martinez-ren irudia
Garbiñe Goiri Martinez - asteazkena, 2014(e)ko apirilaren 2(a)n, 19:58(e)tan
Mundu osoarentzat

Egun, komunikazio tresna berriei esker, gero eta errazagoa da edozein pertsonarekin komunikatzea, bai Interneten bidez, bai mugikorraren bidez. Azken boladan wasap edo Facebook-en bidez komunikatzea modan dago eta gainera dohanik denez, urrun  egotea edo hurbil egotea berdin da. Arestian esan dudan bezala, edozein pertsonarekin hitz egin dezakegu eta beti komunikatuta egon gaitezke. Imajina ezazu! egun osa lagunekin konektatuta!!. Esate baterako, lagun bat medikuarenera badoa ez gara berarekin geratzen  jakiteko  medikuak zer esan dion; wasap-en sartu, idatzi eta, tapa, klik batekin galdera eginda dago, eta beste klik batekin erantzuna jaso dezakegu. Baina hausnartzerako da medikuaren berri txarra izaten bada; non gaude gu…? Non daude gure begiradak edo besarkardak laguntzeko prest gaudela esateko?

Beste gauza bat da, umeei gertatzen zaiena; izan ere, umeak tekonlogia berriekin jaio direnez, txikitatik gauza dira hala mugikorra, nola ordenagailua erabiltzeko. Haiek bai haiek!.  Haiek gai dira lagunekin on-linean jolasteko eta etxerako lanak ordenagailuaren bidez egiteko. Honaino ondo egon daiteke, baina pasatzen dena da ez dakitela non dauden sarearen arriskuak. Mementu batean edonor sar daiteke sarean gure umea engainatzeko; hori pasatzen bada…., zer galdetuko diogu geure buruari?. Ildo honetan, nahiz eta teknologia berriak oso inportanteak izan, kontuz handiz ibili beharko genuke eta beti prest egon beharko genuke beraren zalantzak argitzeko; funtsean oso inozoak direlako.

Gaur egun, komunikazio berriaren tresnak erabiltzea ezinbeztekoa da, haiek gabe, ezingo genuke lan egin, baina aldi berean ezin zaizkigu erlazio pertsonal zuzenak ahaztu, oso inportanteak baitira. Badinotsuet oso inportanteak direla!

 
Santurtziko Udal Euskaltegia-ren irudia
Santurtziko Udal Euskaltegia - astelehena, 2013(e)ko abenduaren 2(a)n, 12:36(e)tan
Santurtziko Udal Euskaltegia-ren irudia
Santurtziko Udal Euskaltegia - astelehena, 2013(e)ko azaroaren 25(a)n, 08:50(e)tan
Santurtziko Udal Euskaltegia-ren irudia
Santurtziko Udal Euskaltegia - asteazkena, 2013(e)ko azaroaren 20(a)n, 09:17(e)tan
Mundu osoarentzat

Garik abenduaren 3an eskainiko du kontzertua Serantes Kultur Aretoan (SKA), iluntzeko 8:00etan.

Kontzertua doakoa da eta 200 lagunentzakoa izango da. Sarrerak eskuratu nahi dituenak SKAko leihatilan jaso behar ditu (gehienez bi sarrera pertsonako).

Informazio gehiago hemen

[ Aldatuta: asteazkena, 2013(e)ko azaroaren 20(a)n, 09:22(e)tan ]
 
Maialen Campos Sainz-ren irudia
Maialen Campos Sainz - igandea, 2013(e)ko azaroaren 17(a)n, 20:28(e)tan
Mundu osoarentzat

Pasa den astean, Portun egon ginen bueltatzo bat ematen. Han geunden bitartean, zerbait jateko gogoa sartu ginen. Horrexegatik, erabaki genuen lokal berri batera  joatea. Duela gutxi ireki zuten eta ezi ginen joan, beraz, aukera ona izan zen. Tip top deitzen da. Paseo Reina Victoria kaklean dago eta erreza da jatetxea aurkitzea trantsizio-zona nat dagoelako.

Jabeak eta zerbitzaileak euskaldunak dira baina janari desberdin asko daude. Nahiz eta jatetxearen hormak ez izan hain koloretsuak, poza sentimendua ematen da ta jende asko joaten da hara jatera. Janaria eskatu eta gero, lokal honetan jan dezakezu. Bi solariu ditu. Goiko solairuan, joki gela bat dago denbora pasatzeko baina ez baduzu nahi han afaria hartu, edari bat eros dezakezu.

Janari desberdinak daude: Hot Dogs, pizzak, entsaladak, plater konbinatuak...

Janari edukiz gero, zure etxera eraman dezakezu ere.

Hilabete honetan jatetxeko janaria oso merke dago, 2,5 uro-tik jaso ahal duzu lokalean.

Nire ustez, lekua eta janaria ondo dago, horregatik, gomendatzen dizuet hara joatea afaria ona eta merkea edukitzeko.

Ikastaroa-ri lotua: B2 kon - 1B2 kon - 1
 
Irati Tabernilla Sanchez-ren irudia
Irati Tabernilla Sanchez - igandea, 2013(e)ko azaroaren 17(a)n, 19:45(e)tan
Mundu osoarentzat

Jendea jatetxeetara joaten da ospakizunak egiteko, bilketak egiteko, urtebetetzeak ospatzeko eta abar. Gauza bata edo bestea egiten baduzu, leku desberdinetara joango zara. Badaude jatetxe onak eta beste batzuk ez hain onak. Nik jatetxe bat gomendatuko dizuet. Pasa den hilabetean ezkontza batera joan nintzen. Ezkontza Ciudadelan izan zen, Nafarroan, baina jatetxea Iruñako erdigunean zegoen. Ezkontza goizean izan zen eta gero, gonbidatu guztiok jatetxera joan ginen. Beti ari naiz esaten jatetxe bat dela baina ez da guztiz egia. Jatetxe bat da bai, baina hotelaren jatetxe bat. Hotelaren izena Hotel Europa da eta han oso famatua da. Lehengoz esan behar dut jatetxearen menua garestia dela, horregatik gomendatzen dizuet jatetxe hau ospakizun bereziak egiteko. Leku poli-polita da, ondo garbia eta dekorazioa ederra zen. Jatetxera iristen zarenean ikus ditzakezu hormetan argazki pilo bat. Argazkietan agertzen direnak pertson famatuak dira, Arzak, Ana Obregón, Palomo Linares aita, Arguiñano... Gero, gela batera joaten zara eta hor daude zerbitzariak, edaria eta janaria ematen. Esan behar dut zerbitzua oso ona dela, alaiak, azkarrak eta ondo hezitakoak. Janaria beste gauza bat da, hor jaten duzu nahi duzuna eta guztia ona dago. Janari guztia egon zen, barazkiak, haragia, arraina, mariskoa... baina niretzat onena postrea izan zen: torradak izozkiarekin. Lehen esan dut, menu garestia dela baina nik ordainduko nuke ospakizun berezia ospatzeko. Lekua, jendea eta janaria oso oso ona da eta gustura bueltatuko nintzateke.

Ikastaroa-ri lotua: B2 kon - 1B2 kon - 1
[ Aldatuta: asteazkena, 2013(e)ko abenduaren 18(a)n, 12:11(e)tan ]
 

  
RSS (jarioak)